Herribusak zerbitzua egokituko du San Migel eta Errosaixo jaixetan
Herribusak bere zerbitzua egokitu du datozen egunetarako, erdiguneko kale batzuk trafikorako itxiko direla kontutan hartuta. Bihar eta Errosaixo bixamon egunez ez da Herribus zerbitzurik beteko. Urriaren 3an, Herri Egunean, ordea, goizez ohiko zerbitzua beteko du Ugarkalde eta Kasablanka artean eta 12:30etatik aurrera indartu egingo da, Arantzazurako zerbitzua ere betetzeko. Oñati eta Arantzazu arteko autobusa 12:30etatik 19:00ak arte izango da, jakinik, Herri Egunean herritar askok Arantzazuko ostatuetan bazkaltzen duela. Oñatitik eguerdiko 12:30etan irtengo da lehen zerbitzua, eta hortik aurrera, orduro, 18:30ak arte. Arantzazutik behera eguerdiko 13:00etan abiatuko da lehenengoa eta 19:00etan azkena. Urriaren 4an, Errosaixo domekan ere, Arantzazurako ohiko zerbitzua beteko da.
Herrigunean berriz, bihar eta datorren astelehenean ez da Herribusa ibiliko baina bai gainontzeko egunetan; irailaren 30ean eta urriaren 1, 2 eta 3an ohiko ordutegian beteko du zerbitzua, eta jai egun direnetan trafiko mozketara egokituko ditu ibilbide eta geltokiak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!