Urtarrila-Otsailean Arrikrutz-ko koba itxita dagoen arren, bisitatzeko aukera badago, aurrez, erreserba eginda.

2015/01/13

  Arrikrutz-ko koba urtarrila eta otsailean itxita dagoen arren badago  bisitatzeko aukerarik, astean zehar taldeentzako erreserbak hartzen baitira eta aste bukaeratan ere bisita gidatuak egiteko aukera eskaintzen baita. Baina era batera edo bestera, aurrez erreserba egitea ezinbestekoa da. Erreserbak, Arrikruzko ohiko telefonoan hartzen dira: 943 08 20 00 zenbakian alegia edo baita, turismo bulegoan ere.

  Iaz bezala aurten ere Arrikrutz-ko koba itxita dago urtarrila eta otsailean. Esperientziak erakutsi baitu urteko lehen hilabeteetan asko jaisten dela bisitari kopurua. Horrek esanahi du, kobako harrera etxea itxita dagoela eta bertako langileak ez daudela nor etorriko zain. Baina aurrez interesa duen bisitaririk badago eta beti ere erreserba egiten badu, bisita gidatuak egin egiten dira.

  Astean zehar, taldeentzako erreserbak soilik hartzen dira. Taldeak, gutxienez, 15 lagunekoak izan behar dute. Zapatu eta domeketan berriz, banakakoak hartzen dira eta erreserba egin duten guztiak talde batean biltzen dira. Hala, aurrez interesa agertu duenik badago, zapatu eta domekan, eguerdiko ordu batetan normalean, bisita gidatu bat egiten da. Baina beti ere, aurrez erreserba eginda badago eta turismo bulegoan ordu berean beste ekintzarik programatuta ez badago, lehentasuna, urtarrila eta otsailean zehar, berez, irekita dagoen Turismo bulegoko jardunak baitu.

  Gogoan hartu beraz, ofizialki itxita dagoen arren, Arrikrutz-ko koban bisita gidatuak egiteko aukera badagoela beti ere, aurrez erreserba eginda, Turismo bulegoan edo, 943 08 20 00 zenbakira deituta.

Iturria: Oñati irratia

Argazkia: Arrikrutzeko kobak

Albiste erlazionatuak