Urko Arregik Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finalean parte hartuko du bigarren urtez

2017/03/22
Card image cap
Apirilaren 2an Azpeitian jokatuko da Gipuzkoako Bertso Eskolen egunaren baitan

  Erabakita geratu da Gipuzkoako Eskolarteko bat-bateko finala. Pasa den ostiralean jokatu zen azken kanporaketa Orion eta horren amaieran, finalean arituko diren zortzi bertsolarien izenak jakinarazi ziren. Bere kanporaketa irabazita, Urko Arregi finalean arituko den oñatiar bakarra izango da. Urkok, bigarren urtez jarraian parte hartuko du Eskolarteko finalean.

  Azpeitiko finalean kantatuko duen zortzi bertsolariak hauek dira: Urko Arregi, Libe Goenaga, Oihana Arana, Jokin Irastorza, Andoni Mujika,  Ane Beloki, Iker Ormazabal eta Itziar Mendia. Finala apirilaren 2an izango da Gipuzkoako Bertso Eskolen egunaren baitan Azpeitiako Soreasu antzokian, 11:00etan. Idatzizko txapelketako sari banaketa ere bertan egingo da.

  Txinparta bertso eskolako 7 kidek parte hartu dute aurten 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat bat-bateko txapelketan. Iaz jara txapelketan aritu ziren Urko Arregi, Bittor Zubiagirre, Aritz Irigoien, Aitor Tatiegi eta Gontzal Belategiri, Haritz Olaeta eta Xabier Agirre batu zaizkie. Guztiek lan txalogarria egin dute baina finalerako txartela, esan bezala, Urko Arregik bakarrik lortu du. Urkok 18 urte ditu jada eta ondorioz, aurten azken aldiz parte hartuko du Eskolartekoan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!