Gizarte zerbitzuetako arduradun lanpostua aldi baterako betetzeko deialdia zabaldu du Udalak
Gizarte zerbitzuetako arduradunak gizarte langilearen funtzioak gauzatzeaz gain, sailaren, bertako langileen eta dagokion ekipamenduen funtzionamendua zuzendu, antolatu, planifikatu eta koordinatu beharko ditu, besteak beste. Bere eskumen eremuari dagozkion udal politiken lan lerroak diseinatu, gidatu, kudeatu eta ebaluatu beharko ditu eta langileen trebakuntzarekin batera, unitatearen eremuan egin beharreko jarduketei lehentasuna emanez, zerbitzuko lan-kargak langileen artean banatu beharko ditu. Horiek, esan bezala, udaleko gizarte zerbitzuetako arduradun lanpostua betetzen dituenaren zeregin nagusiak.
Lanpostura aurkeztu ahal izateko, oinarrizko bi baldintza bete behar dira: gizarte-lanean diplomatua, unibertsitate-gradua edo baliokidea izatea eta euskarai dagokionean, 4.HE edo C2 mailako ezagutza izatea. Maila honetako hautagairik ez balego, 3.HE (C1 edo EGA) duten hautagaiak ere onartuko lirateke, bigarren mailan edo ordezko gisa.
Gizarte zerbitzuetako arduradun lanpostua aldi baterako betetzeko deialdia Lanbideren bitartez zabaldu du Udalak eta izen-ematea ere honen web ataritik egin behar da. Larunbata, urriak 17, da izena emateko azken eguna. Hautaketa prozesuak bi fase izango ditu: lehenean, agiri bidez egiaztatutako lan-esperientzia eta bestelako merezimenduak baloratuko dira eta bigarrena, elkarrizketa pertsonala izango da, hautagaien gaitasun profesionala eta eginkizunetarako egokitasuna baloratzeko. Bigarren fase honetara lehenean puntuazio handiena lortu duten hautagaiak pasako dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!