Uribarri auzoan hiru orduko ur mozketa izango da astearte goizean, goizeko 9 etatik 12etara.

2011/11/28
Arantzazuko saneamendu berrirako ur hartune berria prestatu behar da.

  Ur mozketak ez dio Uribarri auzo osoari eragingo. 6-7 bat etxeri besterik ez. Lau baserri eta Urtiagain inguruko eraikinei alegia.

  Arantzazutik datorren saneamendu berrirako, ur hartune bat prestatzea eskatu da eta horixe da hain zuzen, bihar goizean egingo dena. Ur hartune berria gertatu. Horretarako, ur hornidura eten egin behar da eta ondorioz, bihar goizeko 9 etatik 12etara, Uribarri auzoko hainbat etxetan ez da urik izango.

  Urtiagain inguruan egin beharreko lanak ez dira handiak eta okerrik ezean edo arazo berririk sortzen ez bada, bihar bertan amaituko dira ur hartune berria prestatzeko lanak.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!