Ur-uhinak parkean hainbat hobekuntza lan egin dira

2020/06/17
Card image cap
Oinezko ibilbideak hobetu eta heskaia landatu da

  Hobekuntza lan hauek parkearen erabiltzaileen erosotasunerako egin dira baina bereziki parkearen funtzionamenduan arazoa eragiten zuten belarra eta lurra filtroetara iritsi ez daitezen prebentzio neurri moduan.

  Herritar asko izaten da ur uhinak parkera hurbildu eta txorroetatik ondoko aisialdi gunera joan-etorrian ibiltzen direnak. Belarra eta lurra eramaten dute askok oinetan eta horiek filtroetan sartzen dira arazoak sortuz, txorrotek indarra galtzen baitute. Berdegunea eta ur-eremua hobeto berezituta arazoa arinduko zela pentsatu eta bi guneen artean heskaia landatzea erabaki zen: Hala egin da. Eremua heskaia bidez mugatu da eta bi pasabide utzi dira belarretatik txorrotetara joan-eotria egiteko.

  Aisialdi gunea ere txukundu da. Mahaien inguruan hormigoizko belar-sareak jarri dira eta oinezkoen ibilbidea txorroten guneraino luzatu da.

  Baina Ur-uhinak parkea itxita dago oraindik, herriko gainontzeko haur-parkeen antzera. Gaia aztertu eta zehazteko bilera egin dute udal arduradunek gaur goizean eta seguruenera biharko Tokiko Gobernu Batzarrean aurkeztu eta erabakiko da. Oraingoz ez da irekiera egunik finkatu baina ingurua prestatzen ari dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!