Negozioen transmisioa errazteko programa aurkezteko saioa antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak
Berriz Enpresa izeneko programa aurkeztuko da urriaren 21ean, 14:30etatik 16:30etara. Zerbitzu edo hirugarren sektoreko negozioen eskualdaketa prozesuetan laguntzea du helburu programak, hau da, enpresen jarraipena errazten du, merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetan. Bi norabidetan eta bi kolektibori zuzenduta dago programa: negozio sendo bat izan eta eskualdatu nahi dutenei eta ekintzaile izan eta martxan dagoen enpresa bat erosi nahi dutenei. Bakoitzak eman beharreko urratsak argitu ez ezik, bidelagun bihurtzen da, lehen momentutik prozesua burutzen den arte. Dauden dirulaguntzen inguruko informazioa ere ematen dute, besteak beste. www.berrizenpresa.com atarian gainera, eskuz aldatu nahi diren negozio-enpresen datu basea topatuko da. Programak zerbitzu katalogo zabala, pertsonalizatua, doakoa eta isilpekoa eskaintzen du. Eta horixe ezagutarazi nahi du Mankomunitateak datorren asteazkenerako antolatu duen saioaren bitartez.
Merkataritza, ostalaritza eta ostatu sektoreetako profesionalei zuzendutako saioa da, eta bereziki negozioaren erreleboa edo eskualdaketa planteatzen ari direnei eta halakoren bat hartuta jarraipena ematek asmoa luketenei. Sektoreko jarduna kontutan hartuta finkatu dute saioaren ordutegia eta arratsaldeko lehen orduan, 14:30etatik 16:30etara egingo da Bergarako Irizar jauregik Euskaldun berri gelan. Parte hartzeko interesa dutenek aurrez izena eman behar dute Mankomunitateko telefono deituta, 943 79 30 90 zenbakira deituta.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!