Oñatiko udala

Aitor Biain musika-zuzendari da "Arriagaren aterkia" operan

2026/10/16
Card image cap
Ane Pikaza eta Aitor Biain
Bilboren memoria biltzen duen euskarazko haur opera Arriaga antzokian taularatuko da, bihar eta etzi

  Euskaraz sortutako haur opera berria da Arriagaren aterkia, poesia, musika eta memoria uztartzen dituen proposamen eszenikoa. Bilbon girotutako lanak euria, hiria, eta oroitzapenak hartzen ditu hari nagusi gisa, familia osoa hunkitu eta, aldi berean, opera, lirika eta kantu korala publiko gaztearengana hurbiltzeko asmoz. Obraren estreinaldia bihar arratsaldean egingo da Bilboko Arriaga antzokian, eta domeka eguerdian ere taularatuko da eszenatoki berean.

  Musika konposizioa Nerea Alberdi eta Aitor Etxebarria konpositoreen esku egon da, eta Leire Bilbaok sortu du libretoa. Aitor Biain arduratu da musika-zuzendaritzaz, eta Ane Pikazarena da eszena –zuzendaritza eta eszenografia. Jose Luis Ormazabalek zuzenduko ditu abesbatzak. Arriagaren aterkia proiektu artistikoa izateaz gain, izaera parte-hartzaile, pedagogiko eta sozial nabarmena duen egitasmoa da. Ekoizpenak aktoreak, bakarlariak, musikari progesionalak eta haur-abesbatza desberdinak elkartuko ditu eta 100 haur baino gehiago izango dira eszenatokian.

  Opera batean parte hartzen duen aurreneko aldia da Biainentzat eta gogotsu dagoela aitortu du; erronka polita dela eta aurre egiteko gogoz dagoela esan du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!