Ur mozketak egingo dira astelehen eta asteartean San Juan kalean.

2013/05/31
Ur hoditeria aldatzeko azken lanak egingo dituzte.

  Bi ur mozketak ordu tarte berean gauzatuko dira, goizeko 08:30etik 12:30era bai astelehenean eta baita asteartean ere. Baina eragina ezberdina izango da.

  Asteleheneko ur mozketak San Juan kale osoari eta Foruen Enparantzako 3 eta 5 zenbakidun bebarruei eragingo die. Asteartekoa berriz, txikiagoa izango da eta San Juan kaleko bebarru batzuei soilik eragingo die, konkretuki, 2tik 6ra, 8tik 16ra eta 18tik 26ra arteko bikoitiei, parrei.

  San Juan kaleko hoditeria aldatzeko lanak guztiz osatzeko azken lotura eta doiketa edo ajusteak egitea falta da. Horiek astelehen eta asteartea bitartean egingo dituzte eta ondorioz, goizez, lau orduko ur mozketak egingo dituzte, 08:30etik 12:30era. Gogoratu, asteleheneko ur mozketak San Juan kale osoari eta Foruen enparantzako 3 eta 5 zenbakidunei eragingo diela.

Iturria: Oñati irratia