Oñatiko udala

Ur mozketa izango da gaur arratsaldean Larraña institutua eta ELTZIA eraikinean

2019/01/23
Card image cap
14:00tatik 17:00tara ez dute urik izango

  Erreforma txiki bat egin behar du Gipuzkoako Urak enpresak Eltzia eta Larrañako institutua nahiz aterpetxea hartzen dituen eraikinean. Ur akometida berri bat egin behar dute. Horrek, eraikinaren hornidurari eragingo dio eta ondorioz,14:00tatik 17:00tara urik gabe egongo dira Larraña institutuan, Eltzian eta Eltzia tabernan, Asilo eskatzaileentzako aterpetxean eta IZFE zerbitzuan ere.

  Larrañan arratsaldean egingo den lana, lan txikia eta puntuala izango da. Baina Gipuzkoako Urak enpresak beste lan batzuk programatuta dauzka Oñatin. Bihar esaterako, Goribarko industrialdean lanean hasiko dira. Inguruko ur edangarriaren sarea guztiz berrituko dute. Lanek, 5 bat aste irautea aurreikusten da.

  Santa Marina plaza inguruko hoditeria aldatzeko plangintza ere egina dauka Gipuzkoako Urak enpresak. Lan handiak egingo dira bertan, saneamendu hoditeria aldatu eta euri uren bilketa sistema ere berrituko delako. Lanok, plazaren barrenetik doan errepideari gainera eragingo diote, erdiguneko trafikoa etenaraziz. Santa Marina plaza inguruko lanok orain hastekoak ziren, eta hala iragarri zitzaien inguruko bizilagunei, baina atzeratzea erabaki da. Euskadi etorbidea eta Bakardadeko Ama kalea elkar lotzen dituen bidea Santa Marina plazatik barrena doa eta aipatu lanok, erdiguneko trafikoan izango duten eragina egoki planifikatzeko, atzeratzea erabaki da, esan bezala.   

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!