Ur mozketa izango da gauerditik 2:00tara San Martin auzoan

2021/03/24
Ordu tarte berean, herriko ur hornidura Umerezko depositotik bideratuko da

  Urrutxuko ur deposito nagusian matxura bat atzeman dute eta konpontzeko lanak gaur gauean egingo dira. Urrutxuko depositoa zerbitzuz kanpo utziko da bi orduz baina ur hornidurak ez du etenik izango, San Martin auzoan izan ezik, Urrutxun lanean ari diren bitartean herria Umerezko depositotik hornituko baita. Baina Umerezko biltokiak ez du herri osoa urez hornitzeko edukiera nahikorik eta ondorioz, San Martin auzoa urik gabe geratuko da.

  Etxeko ur edangarriaren horniduran izango den maniobra hori gauean gauzatuko da, 00:00tatik 02:00tara. Ordu tarte horretan San Martin auzoan ez da urik izango.

Iturria: Oñati Irratia