Ur mozketa Berezaon 15.00etatik 17.00etara

2015/10/22
Card image cap
Baserri bateko ur hartunea aldatu behar dute

  Lan txikia da Gipuzkoako Urak enpresako teknikoek Berezaon egin behar dutena. Auzoko baserri baten ur hartunea aldatu behar dute. Lana txikia izanagatik, auzoko ia baserri guztiei eragingo die. Horregatik, gaur arratsaldean, 15.00tatik 17.00tara ur hornidura eten egingo da Berezao auzoan.

  Egin beharreko lana txikia da esan bezala. Ur hartunerako giltza berria jarriko da. Arazorik ezean, iragarritako bi orduak pasa aurretik amaituko da eta ur hornidura bere onera ekarriko da. Baina, ez ustekoak beti gerta daitezkeela eta, badaezpada, ur etena bi ordutarako programatu da. Horren berri ematen duten oharrak atzo jada zabaldu ziren auzoan.

  Gaur arratsaldean, 15.00etik 17.00ra ez da urik izango Berezao auzoan. 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!