Oñatiko udala

Nagusien danborradako entseguak astelehenean hasiko dira

2026/09/10
Card image cap
(Arg: Marian)
Zaldi gainean irten nahi dutenek izena eman behar dute

  Ez da aldaketa esanguratsurik izango nagusien danborradan aurten. Orain bi urte sortutako konpartsa berriek, baserritarrenak eta txalekodunenak jarraituko dute, aurrez irteten zirenekin batera, herritar gehiagori parte hartzeko aukera emanez.

  Irailaren 28rako dena prest egon dadin entseguak hastear daude; astelehenean, irailaren 14an hasiko dira. Lau entsegu egingo dira: hilaren 14, 16, 21 eta 23an. Azkena, 23koa, entsegu orokorra izango da eta Larrañako futbol zelaian edo Larrañako kantxan egingo da, eguraldiaren arabera, 19:30etan hasita. Aurreko hiru entseguak, aldiz, Eltziako areto nagusian egingo dira, 19:45etan hasi eta ordubetez. Entseguetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek.

  Era berean, zaldi gainean irten nahi dutenek izena eman behar dute. Sare sozialen bidez zabaldu den QRan txertatutako formularioa bete behar da. Adinez nagusi den orok eman dezake izena eta astelehenean egingo den zozketaz erabakiko da zaldi gainean nortzuk joango diren.Nagusien danborradan 2009an jaiotako kintoak ere irtengo dira, dantzan. 128 lagun hasi dira koreografia ezberdinak ikasten.

  San Migel bezperan, irailaren 28an, Eltziatik abiatuko da nagusien danborrada, 22:30etan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!