Ur deposituan kontadorea jarri behar dutela eta bihar goizean, hiru orduko ur mozketa izango da Garagaltza auzoan eta Lezesarri auzoko 28, 29, 30, 31 eta 32 zenbakidun etxeetan.

2012/07/16

  Gipuzkoako Urak enpresak, auzoetako deposituetan ur kontadoreak jartzeko plangintza osatzear du, oraingoz programatuta zeukan azkena, Garagaltzako deposituan bihar bertan jartzen hasiko direna baita.

  Arantzazun, Uribarrin, Berezaon eta pasa den astean Larrañan egin bezala, Garagaltza auzoa urez hornitzen duen deposituan ere, zenbat ur irteten den kontrolatzeko kontadorea jarriko da. Lanak, bihar hasiko dira baina seguruenetik ez dira amaituko, horretxegatik, inguruan bi ur mozketa izango dituzte. Bigarrena noiz izango den ordea ez dute oraindik finkatu. Seguruenetik astean bertan izango da baina eguna, esan bezala, oraindik zehaztu gabe dago. Zehaztuta eta dagoeneko jakinarazi dena biharko ur mozketa da. Bihar, goizean hiru orduko mozketa izango da Garagaltza auzoan eta Lezesarriko 5 etxeetan. Bihar goizean, 8:30etik 11:30era ez da urik izango Garagaltza auzoan eta Lezesarriko 28, 29, 30, 31 eta 32 zenbakidun baserri eta etxeetan.

  Gipuzkoako urak enpresaren oharrekin jarraituz, gogoratu ostiralean aurreratzen genizuen oharra, alegia, hainbat abonatuen ur kontagailuak aldatzen hasi direla. 2012ko bigarren hiru hilabeteari dagokion kontsumoa begiratzen ari zirela,  zenbait kontagailu matxuratuta edo zaharkituta zeudenaz ohartu ziren. Horiek lehenbailehen aldatzea komeni zela eta gaur bertan hasi dira kontadoreak berritzeko lanetan. 

  Kontadore aldaketa honek bezeroarentzat ez du inolako kosturik izango, abonatuari ez zaio ezer kobratuko.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!