Unibertsitate etorbidean eta Kalegoienan egin diren trafiko neurketen datuak jakinarazi ditu Gobernu Taldeak

2016/12/01
Txaketuaneko bidegurutzean 5 ibilgailuetatik batek ez du abiadura muga errespetatzen

  Hiri Mugikortasunerako Planaren baitan Txaketuaneko bidegurutzea arratsaldetan trafikorako itxiko da. Oinezkoentzako bi eremu lotzen dituen puntua izaki, zamalanetako ordutegia amaituta, trafikorako itxiko da eta oinezko gune bihurtuko da. Esperientzia pilotu gisa hiru hilabetez probatu eta ondoren baloratuko da. Orain gutxi egin den trafiko neurketaren arabera ikusi da, egun Txaketuaneko bidegurutze hori ez dela oinezkoentzako guztiz segurua, neurtu diren ibilgailuen % 19ak ez baitzuen abiadura muga errespetatu. Unibertsitate etorbidean, abiadura muga 30 km/h da gaur egun. Egindako neurketaren arabera, Txaketuaneko bidegurutzetik egunean, bataz beste, 3631 ibilgailu pasatzen dira. Aipagarria da gainera, 21 ibilgailu astunak direla.

  Unibertsitate etorbidean ez ezik, kanpoaldetik, GI-2630 errepidetik ibiltzen den trafikoa ere neurtu da, kasu honetan Kalegoiena parean. Trafiko bolumena askoz ere handiagoa da hemen. Egunean, bataz beste, 10.598 ibilgailu pasatzen dira Kalegoienatik, eta horietatik 429 astunak dira. Puntu honetan, 50 km/h abiadura muga dago eta ibilgailuen % 8ak ez du errespetatzen. Txaketuaneko bidegurutzea trafikorako ixten denean, neurketa berriak egingo dira Kalegoienako trafiko bolumenaren jarraipena egiteko.

  Horretaz gain, epe laburrean, oinezko eta bizikletadunen elkarbizitza egoki baterako arautegia adostu nahi du Udalak. Irati Etxeberria Hirigintza eta Zerbitzuetako batzordeburuaren esanetan, oinezko guneetan oinezkoak du lehentasuna, eta premiazkoa da gai honi arduraz heldu eta bizikidetza arauak adostea. Dagoeneko hasi dira herriko eragileekin harremanetan jartzen.

Iturria: Oñati Irratia