Unibertsitate etorbidea eta inguruko kaleak trafikorako itxita egongo dira bihar 15.30tatik 18.30tara

2016/05/06
Card image cap

  Txirrindulari lasterketa izango da bihar. Txirrindulariak zirkuito batean ibiliko dira: Ibarratik, unibertsitate zaharra aurrealdetik Aita Madinara eta Lizaur kaletik Ibarrarako tartean. Gipuzkoako txapelketa izango da alebin eta infantil mailetan. Gipuzkoako talde guztiek parte hartuko dute, 200nen bat txirrindularik guztira. Gaztetxoen segurtasuna bermatzeko, lasterketak irauten duen bitartean, zirkuitoa trafikorako guztiz itxita mantenduko da. Horrek, herrirako bi sarrera irteerei eragingo die zuzenean, Ibarrakoari eta hilerri ingurukoari. Bereziki azken honetatik sartuta, derrigorrean San Juan kalera egin beharko baita.

  Bihar arratsaldean, 15.30tatik 18.30tara, Unibertsitate etorbidea, Aita Madina eta Arkitekto Lizaur kaleak eta Enpresagintza fakultate aurrealdeko errepidea trafikorako guztiz itxita egongo direla. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!