Unai Telleria oñatiarra izango da Euskadiren Estatu Batuetako ordezkari berria

2020/11/13
Negozio zuzendaria izan da orain arte New Yorkeko ordezkaritzan

  Oñatiarrak  Jorge Fernandez Quintelaren lekua hartuko du Jaurlaritzak New Yorken duen Ordezkaritzan.

  Unai Telleria Jauregialzo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna eta Kudeaketako Informatika ingeniari teknikoa da. Bost urte baino gehiagoko esperientzia dauka Ameriketako Estatu Batuetan sartu et kokatzeko interesa duten euskal enpresei aholkularitza eskaintzen.

  New Yorken eta Washingtonen dituzten bulegoetatik, Estatu Batuetako Euskadiko  Ordezkaritzatik, euskal enpresei laguntza integrala ematen zaie AEBetako merkatuan sartu eta ezarpen prozesua errazteko. Bide batez,  AEBetako erakunde publiko eta pribatuen arteko harremanak garatzen dira, euskal enpresen interesak zainduz.

  Gaur argiaratu da Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean Unai Telleria Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkari izendatzearen ebazpena. Erabakia Eusko Jaurlaritzaren astearteko Gobernu Kontseiluan hartu zen.

Iturria: Oñati Irratia