Ulmako instalazioak bisitatu ditu Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak

2017/03/01
Enplegua eta ikerketaren alde taldeak egiten duen ahalegina txalotu du

  Markel Olano diputatu nagusiak eta Ainhoa Aizpuruk, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak, Ulma taldeko arduradunekin lan-bilera egin dute goizean. Bide batez, kooperatibako ikerkuntza zentroko instalazioak ezagutu dituzte, taldeko lehendakari eta zuzendariak gidatuta. Ulmak eta Mondragon taldeak pertsonen alde egiten duten apustua azpimarratu du Olanok eta krisi garaian pertsonak kontratatzen eta ikerketa eta garapenean inbertitzen jarraitu izana txalotu du.

  Diputatu nagusiak azpimarratu du lehiakortasunaren aldeko apustu etengabean dibertsifikazioa eragile nagusienetakoa dela. Berrikuntza ere lehiakortasunaren oinarri dela aipatu du eta enpresetako ikerketa eta garpen unitateek enpresei egiten dieten ekarpena ezinbesteko osagai direla. Zentzu horretan, Zientzia eta Teknologia Sarerako aldundiren aurtengo programa gogoratu du. 4,3 milioi euroko diru partida onartu berri da eta enpresetako  I+G unitateei zuzenduta laguntza lerro bat badagoela azpimarratu du.

Iturria: Oñati Irratia