ULMA Taldeak siriar errefuxiatuen krisian lagunduko du

2015/10/21
Card image cap
Kanpaina ACNUR erakundearekin elkarlanean egiten ari dira

  Irailean martxan jarri zen elkartasun kanpaina hau urtearekin amaituko da. Helburua, ULMA Taldeko bazkideen eta langileen elkartasuna sustatzea da eta bide batez, lagundu nahi duten beste herritarrei ere hartarako bidea samurtzea. Siriar errefuxiatuei laguntzeko, ACNUR erakundearekin elkar lanean ari da ULMA Fundazioa.

  Kanpainari ekinez, Fundazioak berak 1.500€-ko ekarpena egin zuen eta bazkide, langile eta herritarren laguntza bideratzeko bitarteko ezberdinak aktibatu zituen.

  Kanpaina honen baitan hainbat bide erabili daitezke ACNURi laguntzeko: SMS bat bidali daiteke 38014 zenbakira ULMA hitzarekin. Modu honetan 6€-ko ekarpena egingo zaio, errefuxiatuez arduratzen den erakundeari. ACNURen bazkide egin gaitezke, www.acnur.es webgunearen bitartez edo ACNUR-ek Laboral Kutxan duen kontuan ere dirua sartu genezake ULMA kontzeptua jarriz. Kooperatibako langileei gainera, nominatik zuzenean diru ekarpena egiteko bidea eman zaie.

  Ez da lehen aldia ULMA Fundazioa ACNUR-ekin elkarlanean aritzen dela. Orain hilabete batzuk, haurren malnutrizioa ekiditeko fondo bilketa egin baitzuen. Maiatza eta ekainean egin zen kanpaina harri esker, 200 haur baino gehiagori laguntzeko dirua batu zen.

  Orain ahalegin berria egin nahi da Siriako gerratik ihesi doazen errefuxiatuei laguntzeko. Siriar errefuxiatuen larrialdia gure garaiko krisi humanitario handienetakoa d. Siriako gerrak 4 milioi errefuxiatu baino gehiagoren ihesa eragin du. Inguruko herrialdeak gainezka daude eta erantzun ezinda. Milaka familia dira baldintza oso zailetan bizirauten ari direnak eta errefuxiatu askok Europara iristeko ahaleginean bizia arriskuan jartzen ari dira. ACNUR erakundea hauei laguntzeaz arduratzen da eta ULMA Fundazioa, ACNURi laguntzeko elkartasun kanpaina berria jarri du abian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!