Oñatiko udala

ULMA Handling Systems negozioak 230 milioiko eskariak ditu 2018 eta 2019rako

2018/02/15
Card image cap
Hitzemandako eskaera kartera horren % 62a nazioarteko merkatuetatik etorri da

  Historikotzat jo ditu ULMA Handling Systems kooperatibak 2017ko itxiera eta datozen bi urtetarako eskari datuak, 2016koarekin alderatuta, % 167 handiagoa baita. Kopuru esanguratsu hauek kasuan kasuko sektoreetan liderrak diren konpainiekin lortutako aliantzei esker gauzatu dira. Aliantza horien bitartez garatzen diren proiektuetan bezero dituzten enpresen produktibitatea eta efizientzia bultzatzeko soluzio bereziak inplementatzeko lanean dihardu Oñatiko kooperatibak.  
Berrikuntza teknologikora bideratuta eta ahalegin guztiak bezeroen premietara erabat egokitutako soluzio intralogistikoak eskaintzera zuzenduta, ULMA Handling Systems-ek hazteko bokazio duten enpresekin egiten du lan. Zentzu horretan, Oñatiko kooperatibak bezero ugari ditu era askotako sektoreetan, hala nola elikagai eta edarien sektorean, banaketa handian, ehungintzan, automobilgintzan, farmazian edota burdindegiko gauzen sektorean.

  ULMA Handling Systems merkatuko erreferente gisa definitu eta kokatzeko gakoak garatzen duen ingenieritza lana dela esan du Juan Jesus Alberdi gerenteak. Hala, bezero bakoitzak behar duen konponbide pertsonalizatu hori gauzatzeko aukera dute.

  Kooperatiban nazioartean duen proiekzio handiaren isla da hainbat herrialdetan dituen filialak. Ildo horretan nabarmentzekoa da Frantziako filiala, bertako plantilla %200 hazi baita. Brasil da ULMA Handling Systems-en lehentasunezko beste merkatu bat, eta herrialde horretan kontratatutako profesionalen kopuruak %30 egin du gora.
Nazioartean zabaltzeko apustu eta ahalegin horrek fruitua ematen du eta esan bezala, une honetan, Ulmako logistika negozioak 2018 eta 2019rako jada karteran dituen 230 milioiko eskarietatik % 62a nazioarteko merkatuetatik etorri dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!