Ugarkaldeko jolas-parkeko txirrista aldatu egingo da

2015/06/10
Card image cap
Plastikozkoa den egungo txirristak deskarga elektrostatikoak sortzen dituela jakinarazi zuen herritar batek

  Gaia orain urtebete pasa iritsi zen udaleko zerbitzu departamentura. Ugarkaldeko jolas parkearen erabiltzaile batek udal arduradunei jakinarazi zienez, bertan dagoen plastikozko txirrista urdinak deskarga elektrostatikoak sortzen ditu. Arazoa konpontzea eskatu zuen.

  Zerbitzu departamentuko teknikariek hainbat kontsulta egin dituzte enpresa ezberdinetan eta arazoa lur-konexioko pikak jarriz konponduko litzatekeela ondorioztatu zuten. Baina halakoak jartzeko zailtasunak zeudela ikusita produktu berezi bat bota zen arazoa konpontze aldera. Denbora pasata arazoak dirauela ikusita, txirrista aldatzea erabaki da. Egungo plastikozko elementuaren ordez, altzairu herdoilgaitzeko txirrista jarriko da. 1.700 €ko aurrekontua onartu da eta aldaketa, datozen asteetan egitea aurre ikusten da.

  Ugarkaldeko txirristak sortzen dituen deskarga elektrostatikoak arriskutsuak izan daitezke, bereziki bihotzeko pauso markagailua duten lagunentzat, neurriz kanpoko deskarga batek, aparatua geldiarazi baitezake. Horretxegatik, jolasetako elementuak eroale elektrikoak ez izatea gomendatzen da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!