Udaletxeko fatxadan “Euskal presoak Euskal Herrira” dioen kartela jartzeagatik tartejarritako apelazio helegitea bertan behera uzten duen sententzia eman da

2015/07/14
Card image cap

  Iazko maiatzean jada, Donostiako kontentzioso administratiboko auzitegiak atzera bota zuen Estatuko Abokatuak jarritako helegitea. Udaletxeko fatxadan Euskal presoak Euskal Herrira zioen banderola zegoela eta auzitara jo zuen Carlos Urquiijo Gobernu ordezkariak. Prozedura okerra erabiltzea leporatu zitzaion eta banderola kentzeko eskatuz Udalari errekerimendua egin gabe auzitegira jo izana adierazi zion epaileak. Era berean, Urquijok Oñatiko Udalaren kontra azaldutakoak behar bezala ez zituela frogatu esan zion Estatuko Abokatuari. Hori guztiagatik, helegitea atzera bota eta Estatuko Abokatua kostak ordaintzera zigortu zuen Donostiako epaitegiak. Baina 15 eguneko epea eman zuen sententziaren aurkako apelazio-helegitea aurkezteko eta Estatu Abokatuak halaxe egin zuen.

  Auzia, Donostiako epaitegitik Euskal Herriko Auzitegi Gorenera pasa zen baina honek ere, ekainaren 23an emandako sententziaz, Donostiako epaileak adierazitakoa berretsi du, apelazio helegitea bertan behera utziz.
Ebazpen honek azken puntua jartzen dio auzibideari. Guztiaren berri, Tokiko Gobernu Batzarrean jakinarazi zen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!