Oñatiko udala

Pentsionistek asteroko elkarretaratzeei berrekingo diete astelehenean, udako etena atzean utzita

2026/09/11
Card image cap

  Ekainaren 15ean elkartu ziren azken aldiz herriko pentsionistak plazan eta hiru hilabeteren ondoren, bertara itzuliko dira, astelehenean. Urtea luzea da eta elkarretaratzeetara doazen askok biloben ardura hartzen dute eskola-opor garaian. Horregatik asteleheneroko elkarretaratzeak eten egiten dira udan. Baina ikasturte berria hasiko da beraientzat ere eta pentsio duinak eskatzeko kontzentrazioetara itzuliko dira, hilaren 14an, astelehenean; 12:00etan plazan elkartuko dira, ohiko moduan.

  Pentsio baxuenak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea eta osasun eta zaintza sistema publikoen aldeko eskaerak plazara itzuliko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!