Oñatiko udala

Udaletxean Espainiako bandera jartzeko errekerimendua bete ez dela eta, gaia auzitara eraman du Gobernu Ordezkaritzak

2011/12/27
Udalak, bere abokatu eta prokuradoreak izendatu ditu.

  Abuztuan jaso zen Gobernu ordezkaritzako idatzia udaletxean. Bertan, Espainiako banderaren erabilpena arautzen duen legea betetzeko errekerimendua egiten zitzaion udalari. 1981eko legearen arabera,  Españako bandera udaletxeetan ez ezik, eraikin publiko guztietan jarri behar da. Baina Gobernu ordezkaritzatik iritsi zen idatzian, ikurra, udaletxean jartzea eskatzen zen.

  Udalbatza osatzen duten zinegotzi jeltzaleei jaso zen errekerimenduaren berri eman zitzaien eta zenbait kontsulta juridiko ere egin ziren abuztu-irailean zehar. Gaiaren inguruko erabaki formalik hartu gabe, ez zen inolako helegiterik aurkeztu baina errekerimendua ere ez zen bete.

  Isiltasun hori errekerimenduaren kontrako erantzuntzat jo du gobernu ordezkaritzak eta azaroaren 3ko dataz Donostiako auzitegiko lehen aretoan, Kontentzioso Administratiboa tartejarri du. Bertatik jaso zen idatziaren arabera, udalak, 20 eguneko epea zuen, epaitegian bertaratzeko.
Udalak, bere izenean azaltzeko, abokatu eta prokuradore bana izendatu dituela jakinarazi zen azken Osoko bilkuran. Errekerimendua bete dezan, gaia, auzitegien esku uztea erabaki du gobernu ordezkaritzak.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!