Oñatiko udala

Udaletxean berokuntza sistema ezartzeko azterketa eskatu da.

2014/11/13
Card image cap
Egungo berogailu elektrikoak, gas bidezko berogailuengatik aldatzea aurre ikusten da.

  Udaletxean energia aurrezteko azterlana eginda dago. Bertan, besteak beste, eraikinaren egokitzapen termikorako sistema ezartzeko aukerak jaso ziren. Dokumentuan, bi aukera aipatzen dira: berokuntza sistema gas bidez egitea edo Hozte-Aldagarriko Bolumena sistema, hau da, aire girotze sistema.

  Gas bidezkoak, hartarako erradiadoreak eta kobrezko tutuak eta gas-galdara jartzea eskatuko luke. VRV sistemak berriz, eraikinaren barnean eta kanpoan zenbait elementu jartzea eskatuko luke.

  Udaletxeak monumentu kalifikazioa duela kontutan hartuta, bertan egin daitezkeen egokitze lanak mugatuak dira eta oso zorrotz zaindu beharrekoak. Eraikinaren ezaugarriak aintzat hartuta, ez dago aire girotze sistemak eskatzen duen kanpoko unitatea ezartzeko aukerarik, ezta barne unitateen uren saneamendua egokitzeko aukerarik ere. Horrez gain, ez da posible izango aireztapen mekanikoa ezartzea, tutuen neurriak direla eta, sistema bateraezina baita eraikinaren egiturarekin. Ondorioz, ezingo da aireztapen mekanikoa bermatu.

  Aipatutako guztia kontutan hartuta, udaletxean berokuntza sistema gasa erabilita egokitzeko azterketa egitea erabaki da.

  Udaletxeko eraikinaren ezaugarriak gogoan hartuta, Gipuzkoako industria-ordezkaritzan salbuespena tramitatu behar da, eraikineko ekoizpen termikorako hondar-bero edo berriztagarriaren ekarpena eta barne-aireko kalitate eskaerari dagokion salbuespena tramitatu behar da. Hori egin dezan, ingeniari baten lana kontratatzea erabaki du udalak.

  Lan hauek, udal eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko egitasmo zabalaren baitan kokatzen da. Udaletxean, gaur egun berogailu elektrikoak erabiltzen dira baina etorkizun hurbilean, gas bidezko berokuntza sistemara aldatu asmo da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!