Oñatiko udala

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ospakizun eguna.

2012/05/28
Card image cap
Urtero bezala, badator Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ospakizun eguna. Aurten Goizuetan (Nafarroa) izango da, ekainaren 9an.

  Aurtengo UEMA Eguna ekitaldiz beteta dator: puzgarriak, Udal ordezkarien batzarra, ekitaldia, Goizueta ezagutzeko bisita, dantzaldia, kontzertuak... Adin guztietako euskaltzaleentzako jai-giroa izango da nagusi 10:00etatik aurrera. Tartean, 14:30ean, herri-bazkaria.

  Udalak oñatiar guztiak gonbidatu nahi ditu UEMA Egunera, gure herria Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide berria izango delako eta euskaraz bizitzeko hautua egina dugulako.

  • Menua:

-Pasta entsalada
-Haragi gisatua  
-Mazedonia

  • Prezioa:    

• Nagusiak: 18€
• Umeak (14 urtera arte): 12 €

  • Bazkari-txartelak erosteko:

• UEMAren telefono zenbaki honetara deituta (946279195), ekainaren 1a baino lehen.
• Goizuetako Amaia okindegian.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!