Udalekuetako begiralegaientzat propio egin diren euskarazko idatzizko azterketen emaitzak argitaratu dira

2019/05/10
Erreklamazioak maiatzaren 14ra arte aurkeztu daitezke

  Euskara maila agiri bidez egiaztatu ez zuten hautagaiek egin beharreko froga da euskararena. Berez, 16 lagunek egin behar zuten baina 6 bakarrik aurkeztu ziren asteartean egin zen idatzizko azterketara. Horietatik 3k gainditu dute eta ondorioz ahozkoa egiteko hitzordua izan dute gaur. Udaleku irekietan begirale izateko EGA edo hirugarren hizkuntza eskakizunaren maila izatea eskatzen da.

  Asteartean egin zen idatzizko azterketaren emaitzak atzo arratsaldean argitaratu ziren eta aldi berean, erreklamazioetarako epea zabaldu zen. Maiatzaren 14a izango da erreklamazioak egiteko azken eguna.

  Udaleku irekietan parte hartzeko 630 haur baino gehiagok eman dute izena, azken urteetako goranzko joerari eutsiz. Aurten, berriro ere, inoizko partaidetza handiena izango da udaleku irekietan. Ondorioz, begiraleak ere asko izango dira, 71 kontratatzea aurreikusten da. Hautatuak diren lagunek, maiatzaren 25ean eta ekainaren 15ean egingo diren prestakuntza saioetara joan beharko dute.

Iturria: Oñati Irratia