Udaleko kultura departamentuak 7 proiektu babestuz 8.600 euro banatuko ditu era ezberdinetako argitalpenak gauzatu ahal izateko.

2014/01/17
Proiektuak, 2014. honetan zehar burutu beharko dira.

  Lehen aldia izan da udaleko kultura departamentuak herriko udalerriko irabazi asmorik gabeko eragileei zuzenduta garatuko dituzten jarduera eta egitarauak aurrera eramateko diru laguntzak eskuratzeko deialdia kaleratu duena. Deialdia, azaroan kaleratu zen eta jasotako eskaeren artean 7 babestea erabaki da. 7 egitasmo horietan, idatzizko nahiz ikus-entzunezko argitalpenak daude. Hala, Oñatiko bertsogintza, Antonio Ibarrondo eta Sagastaren biografiak, Kepa Aranbururen bideo grabaketa eta hainbat talderen CD grabaketak diruz lagunduko dira.

  Guztira, 8.600 euro banatuko dira, hartarako zegoen partida handiagoa zen arren: 10.400 euro. Baina diru laguntza oinarrietan proiektu bakoitzak jasoko lukeen diru-laguntza 1.400 €tara mugatu zen. 2013ko deialdira aurkeztu ziren 3 egitasmok jasoko dute gehienezko laguntza hori. 

  Udalaren diruz babestuko diren proiektu hauek 2014. urtean zehar burutu beharko dira. Lana eginda, argitalpenen 10 ale udalaren esku utzi beharko dira. Orain, agindutako diru laguntzaren erdia jasoko dute eta lana amaituta likidazioa aurkeztu ondoren, bigarren zatia helaraziko zaie.

Iturria: Oñati irratia