Udaleko kirol departamentuak ez-ohiko kirol ekintzen antolaketarako diru-laguntzen banaketa erabaki berri du

2014/06/25
Card image cap
Herriko 9 pertsona, kirol talde eta elkartek urtean zehar 11 kirol ekintza ezberdin antolatzeko udalaren diru babesa eskatu dute

  Txantxiku arkulariak, 3 jardun proposatu ditu: basoko euskal ligako 3. jardunaldia, San Migel jaietan egingo duen erakustaldia, eta San Migeletan baita ere basoko arku tiraketa txapelketa. Hiru ekintza hauek aurrera eramateko kasik 1000 euroko laguntza jasoko du.

  Pinoi finkodun III. Kriteriuma gauzatzeko, 1250 euroko diru laguntza emango zaio Kantoikrit taldeari eta beste 1000 euro, Narrarte motor taldeari orain aste gutxi dela egin zen Motokros txapelketarako. Motor kontuekin jarraituz, Udanako igoerako antolatzaileek 750 euroko laguntza jasoko dute eta asteburu honetan egingo den II.Oñati Raid Txapelketaren antolatzaileek, 700. Herriko futbol txapelketak, arrantza txapelketa, Gipuzkoako trialsil txapelketak eta Oñatiko lehen patin eguneko antolatzaileek ere udalaren diru laguntza jasoko dute.

  Aurten, ez ohiko kirol ekintzak antolatzeko 6000 euroko diru laguntzak banatu ditu udalak.

 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!