Udalbatzak azken Osoko Bilkuran gehiengoz onartu zuen EUSKAL HERRI FEMINISTA ERAIKITZEKO KONPROMISOA bere egiten zuen adierazpena.

2014/03/07
EHBilduk aurkeztutako adierazpenak, udal talde honen aldeko botoa jaso zuen eta jeltzaleen kontrakoa pasa den asteko Osoko Bilkuran.

  Une honetan, emakumeon askatasuna eta eskubideak inboluzioan daudela esanez hasten da idatzia, borroka feminista indartu eta egoera aldatzea gure esku dagoela aldarrikatzen delarik.

  Emakumeon egungo egoera horrela laburtzen du onartutako adierazpenak: lan merkatuan gero eta biluziago, zaintzaren motxilan gero eta harri gehiago, umetokian bandera espainola ezarrita eta gorputza indarkeria sexistak moretuta.

  Egungo krisia emakumeon askatasunen eta berdintasunaren krisia ere badela dio idatziak. Baina egoeraren gordinak etsipenean erori arazi gabe erantzuten prestatzeko izan beharko lukeela zehazten da. Eta udalbatzak hartarako konpromisoa hartzen du.

  EHBilduk, Euskal Herri feministaren helburua bere egin eta borroka feminista indartzeko konpromisoa adierazten du. Lortutzat jotzen ziren hainbat eskubide uste baino errazago galdu daitezkeenaren jakitun baita.

  Hala, emakume eta gizon askeen Euskal Herria helburu, bide horretan lan egiteko konpromisoa hartzen dute, bai erakunde publikoetan, elkarteetan, komunikabideetan eta kalean. Kanpora begira egingo den lana etxe barruan ere egiteko konpromisoa hartzen da adierazpenean.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!