Udalaren webgunearen domeinua aldatuta, .eus erabiliko du aurrerantzean.

2014/12/09
Card image cap
Oinati-ren ordez, Oñati Ñ-z idatzita agertuko da.

Eguaztenean, Euskararen Nazioarteko Egunean aktibatu zen udalaren webgunearen helbide berria: www.oñati.eus, alegia.

Une honetan, aurreko helbidea klikatzen denean lotura automatikoki egingo da, bai behintzat hainbat astez.

Pasa den urriaren 16ko bileran erabaki zuen udal gobernu taldeak oinati.eus domeinua erosi eta honen kudeaketa IZFE enpresaren esku uztea.

Ondoren jakinarazi zioten .eus Fundazioko arduradunek “Ñ” letra erabiltzeko arazorik ez zegoela eta Oñatiko udalari, bi domeinu gordeko zizkiotela, oñati.eus eta onati.eus. Bi aukera horiek ikusita, eta Fundazioaren gomendioari jarraituz, udalak “oñati” hitza erabiltzea hobetsi du eta oñati.eus domeinua Oñatiko udalaren izenean eskuratzea eskatu zion IZFEri.

Ondorioz, esan bezala, abenduaren 3an domeinu berria aktibatu zen eta webgunearen helbidea aldatu zen. Gogoratu, Oñatiko udaleko webgunearen helbide berria: www.oñati.eus dela.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!