Udalak milio erdi euro itzuli beharko dio Aldundiari

2011/10/26
Kopuru horixe jasotzen du lehen estimazioak; benetan aplikatuko den likidazioa otsailean jakingo da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero, urria amaieran, udalen finantzaketarako foru fondoen lehen errebisioa egiten du. Urteko diru sarrerek zein joera izan duten ikusita, udalei agindutako dirutzan izan daitezkeen gora beherak eguneratzen ditu. Eta errebisio horren arabera, 512.00 euro itzuli beharko dio Oñatiko udalak Aldundiari, hau da, hasieran agindutakoa baino miloi erdi euro gutxiago tokatzen zaiola Oñatiri; 5.626.000 euro guztira.

Urrikoa, dena den, lehen estimazio edo jakinarazpen orientatibo bat izan ohi da. Benetan balio eta aplikatzen den likidazioa, urtea amaituta, hurrengo otsailean egiten baita. Dirua bueltatzeko epea Udalak eta Aldundiak negoziatu beharko dute.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!