Oñatiko udala

Udalak lizitaziora atera ditu kiroldegiko tenis pistaren egokitzapen-lanak.

2013/11/12
Card image cap
Interesa duten enpresek abenduaren 9ra arteko epea dute proposamenak udal bulegoetan aurkezteko.

  Zubikoa kiroldegiko tenis pista bat estaltzeko lanak LKS enpresak osatu zuen proiektuaren arabera egingo dira.
Hasierako asmoa goiko pista estaltzea bazen ere, estalkiak altuera handiegia hartuko zuela ikusita beheko pista estaltzea erabaki zen.

  Uhin formako estalkia egingo da eta tenis pista ez ezik, ikusleentzako harmaila ere babestuko du. Estalkiak, argi naturala sartzen uzten duten panelak izango ditu sabaian. Tenis pistaren gainean 7 metroko altuera hartuko du eta ondorioz, edozein lehiaketa ofizial jokatzeko aukera emango du.

  Lanok egiteko udalak zehaztu duen lizitazio prezioa 249 mila euro gehi BEZa da. Enpresen eskaintzak muga horren azpitik egon beharko dute. Eta horixe da gainera esleipenerako irizpide bakarra. Lanak, proposamen merkeena egiten duen enpresari esleituko zaizkio. Lanak, aurtengo eta datorren urteko aurrekontuen gain egingo dira. Udalak, 2013ko aurrekontuetan  125 mila euroko diru partida berezitu baitzuen tenis pista bat estaltzeko. Beraz, hortik gorakoa ordaintzeko ia beste horrenbesteko partida zehaztu beharko da 2014ko aurrekontuetan.

  Lanak ere aurten hasten badira ere datorren urtean amaituko dira. Lizitazio iragarkian, lanak egiteko 2 hilabeteko epea ematen da. Baina proposamenak aurkezteko azken eguna abenduaren 9a dela kontutan hartuta, esleipena egin eta lanak hasterako, abendu akabera izango da.

  Kiroldegiko tenis pista bat estaltzeko lanen lizitazio iragarkia argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta gaur irekitzen da proposamenak aurkezteko 26 eguneko epea.

  Argibide gehiagorako edo eskaintzak egitek, udal bulegoetara jo behar da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!