Udalak kontratatu dituen lau pioiak astelehenean hasiko dira lanean

2015/07/24
Card image cap
Sei hilabetez eta lan jardun osoz arituko dira

  Lanbideko diru laguntzaz baliatuz, Udalak, kolektibo berezietako lau langabetu kontratatu ditu pioi lanak egin ditzaten. Hautaketa prozesua amaitu berri da eta horren haritik atzo argitaratu ziren kontratatuko diren lau langileei dagozkien nortasun agiri zenbakiak, datu babeserako legeak hala egitea agintzen baitu.

  Udalak kontratu dituen langabeak kolektibo jakinekoak dira esan bezala:  bat, RGIa jasotzen duena, beste bat 55 urte baino gehiago dituena, hirugarrena emakumea eta laugarrena, kolektibo berezietakoa. Laurak astelehenean hasiko dira lanean eta 2016ko urtarrilaren 26ra bitarteko kontratua izango dute Udalarekin.

  Astelehenean lanean hasiko diren lau pioietatik hiru, mendiko lanetan ariko dira eta laugarrena, berriz, udal brigadan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!