Udalak, Ilatargi taldeari 550 euroko diru laguntza emango dio.

2012/03/15
Dirua, teleskopio berri bat erosteko izango da.

   Ilatargi Astronomia taldeak herrian ekintza publiko ezberdinak antolatu ditu azken 6-7 urteotan. Hitzaldiak, izarrak ikusteko behaketak eta abar.

  Halakoetarako material berria erosteko diru laguntza eskatu eta eskuratu izan dute lehenago. 2007an esaterako, udalak, teleskopio bat erosteko, 3 mila euroko diru laguntza eman zion. Orain, eta bailaran garatu beharko duten ekintza programari lotuta 550 euroko diru laguntza berria ematea erabaki du udalak. Diru laguntza hau beste teleskopio bat erosteko izango dela jakinarazi du Manu Arregi, Ilatargi elkarteko ordezkariak.

  Hasiera batetan gainera, Debagoieneko udal elkartera jo zuten diru laguntza bila, esan bezala, bailara mailan egiten dituzten ekintza programa bere osotasunean aurkeztuz. Baina Mankomunitateak ez ditu halako diru laguntzarik ematen eta ondorioz, eskaera, eskualdeko hiru udal handienetara zuzentzea erabaki zuen. Oñatiko udalak, 550 euroko diru laguntza ematea onartu du.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!