Udalak, faktura elektronikoak bidaltzeko baldintzak eta prozedura arautu du.

2014/11/12
Card image cap
Estatuko lege baten arabera, enpresa eta hornitzaile handiek faktura elektronikoak soilik erabili ahal izango dituzte urtarrilaren 15etik aurrera.

  Hori jakinda, udala hasi da lanak aurreratzen eta dagoeneko, faktura elektronikoak jaso eta balioztatzeko prozedura finkatu du. Ez hori bakarrik, hala nahi duen enpresa eta hornitzaileak udalarekiko fakturazioa bide elektronikoz bideratu dezake jada, baina zehaztutako eredu eta bitartekoak erabiliz.

  Izan ere, udalak faktura elektronikoak onartu ditzan, eredu estandar eta baldintza tekniko uniformeak ezarri ditu. Bidalketa egiteko prozedurak eta horretarako beharrezkoak diren zehaztapenak ere finkatu ditu.

  Kontratazio administratiboaren esparruan, udalari zuzendutako faktura elektronikoen jatorriaren benekotasuna eta edukiaren osotasuna, sinadura elektroniko balioztatua erabiliz bermatu beharko da. Faktura elektroniko horiek “facturae” izeneko formatua izan beharko dute.

  Faktura elektronikoak bi modutan bidali ahal izango dira udaletxera: faktura elektronikoaren web zerbitzura deituz, protokolo seguru baten bitartez edo posta elektronikoa erabiliz baina honako helbide elektronikora bidaliz: udal_fakturaelektronikoak@gipuzkoa.net. Faktura jaso ondoren, mezu baten bitartez adieraziko zaio bidaltzaileari faktura onartu den ala ez.

  Prozedura hau bete gabe Udalera bidaltzen diren faktura elektronikoak bidali gabekotzat hartuko dira.

  Interesadunek faktura elektronikoak egin eta bidaltzeko doako software bat izango dute eskura. Fakturazio elektronikoa egitekosoftware hori Udalgida web orrian dago eskuragarri.

  Estatuko lege baten arabera, urtarrilaren 15etik aurrera udalarekiko eragiketen fakturazioa bide elektronikoz egin beharko dute enpresa eta hornitzaileek, bai behintzat, kopuru jakin batetik gorako fakturen kasuan. Baina ordura arte itxaron gabe Oñatiko udalak zehaztu eta indarrean du jada fakturazio elektronikorako prozedura.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!