Oñatiko udala

Udalak, etorkinentzat itzulpen eta interpretazio zerbitzura atxikituz, hitzarmena sinatuko du EUDELekin.

2014/12/24

  Amaitzear dagoen 2014. honetan, 49 tokiko erakundek erabili dute itzulpen eta interpretazio zerbitzu berezi hau. Bitarteko honi eskera, udaletako profesionalen eta etorkinen arteko komunikazioa erraztu da.

  Lehen esperientzia horren ondotik, EUDELek, zerbitzura atxikitzeko aukera zabaldu du eta Oñatiko udalak, parte hartzea erabaki du.

  Ondorioz, itzulpen eta interpretazio zerbitzu hau erabili ahal izateko hitzarmena sinatuko du.

  Zerbitzua udaleko edozein teknikari edo langilek erabili ahal izango badu ere, bereziki garrantzitsua gerta liteke ongizate sailean lan egiten dutenentzat, gurera bizitzera datozen etorkin askok, udalarekin duten lehen hartu emana, gizarte zerbitzuetako teknikoen bitartez izaten baitute. Horretxegatik, Ongizate batzordeari zuzenean galdetu zitzaion zerbitzua erabiltzeko interesaz eta honen aldeko irizpidearekin esan bezala, zerbitzura atxikitzeko hitzarmena sinatzea erabaki berri da.

 

Iturria: Oñati Irratia

 

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!