Udalak, erabilera sozialerako etxebizitza bat gehiago izango du.

2013/06/17
Hezkuntzara lotuta egon den Errekaldeko 31 zenbakiko etxebizitza bat udalaren esku utzi du Jaurlaritzak.

  Konkretuki, Errekalde auzuneko 31ko 3. ezkerra den etxebizitza da udalak, erabilera sozialerako eskuratu berri duen hori.

  Orain arte irakasle etxebizitza gisa, hezkuntzari lotuta edo den etxe honek, 22 urte zeramatzan hutsik, 1991tik alegia. Hezkuntzatik desafektatzea eskatu zion udalak Jaurlaritzari iazko abenduan.

  Hezkuntza Sailburuaren erantzuna orain jaso da udaletxean eta aipatu etxebizitza beste zerbitzu edo helburu batzuetarako erabiltzeko baimena ematen zaio udalari. Konpondu eta erabilera sozialerako bideratuko da. 

Iturria: Oñati irratia