Udalak, delineatzailea kontratatuko du.

2011/12/14
Aldi baterako beteko den lanpostu honen deialdia Lanbide enplegu zerbitzuaren bitartez kaleratu da eta interesatuek, izena, bide hori jarraituz eman beharko dute, hau da, Lanbideren web gunean sartuz.

  Lanbidek bere eskaintzetan zintzilikatu berri duen lanpostu hau, udalarekin duen lankidetza hitzarmenaren baitan osatu da. Delineatzaile lanpostua izango da gainera, langabetuak laneratzeko helburuz udalak eta Lanbidek duten hitzarmenaren baitan aurten beteko den azkena.

  Delineatzaile  lanpostu honetarako, bigarren mailako lanbide heziketa, batxiler teknikoa edo baliokidea den beste ikasketaren bat izatea eskatzen da. Lanpostura aurkeztu ahal izateko baldintzetan, Oñatin erroldatuta egotea ezinbestekotzat jotzen da eta diru sarrera aldetik, langabezia prestaziorik ez jasotzea edota sarrera-garantia errenta kobratzen egotea.

  Eskaini berriz, sei hilabeterako lan kontratua eskaintzen da. 

  Udala, hirigintzako programa informatiko baten bidez, herrian dauden elektrizitate eta ur puntuak, kaleko altzari, lorategi eta bestelako elementuak digitalizatzen ari da. Lana, iaz hasi zen eta orain kontratatu nahi den langile berriak, udaleko azpiegituren inbentariatze lan hori osatu eta eguneratuko du. Horretarako, tokian tokiko neurketak egin beharko ditu lehenik, eta jasotako datu guztiak mapa digital batean sartu ondoren.

  Delineatzaile lanpostu hau betetzeko interesa dutenek izena, lehenbailehen eman behar dute, Lanbide zerbitzuaren web atarian sartuta. Hau da,  www.lanbide.net atarian sartuta.

  Enplegu zerbitzuko lehen filtroa pasatzen duten hautagaiekin elkarrizketak egingo dira eta lanposturako egokitasuna eta motibazioa neurtuko da.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!