Udalak bete asmo dituen bi agente lehen plazetara aurkezteko izen-ematea zabalik dago otsailaren 22ra arte

2021/01/25
Card image cap
Deialdiaren iragarkia BOEn argitaratu da gaur

Udaltzaingoko agente lehen bi plaza hauek kolektibo jakin bati zuzenduta daude: Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan dagoeneko udaltzain lehen direnei, agente lehen kategorian zerbitzu aktiboan egon eta horretan bi urte beteta dituztenei, alegia. Aipatu baldintza horiezaz gain, euskarari dagokionez 3. Hizkuntza Eskakizuna izatea eta B gida baimena izatea ere eskatzen da.

  Agente lehen lanpostu hauek lehiaketa berezi sistemaz beteko ditu Udalak. Horrek esanahi du ohiko merituen balorazioa egingo duen lehiaketa fase bat izango dela eta hainbat ariketa gainditzea eskatuko duen lehiaketa berezia ere bai. Lehiaketa fasean, besteak beste, lan esperientzia, antzinatasuna, norberaren gradua eta bestelako meritu batzuk baloratuko dira. Lehiaketa berezian, esan bezala, hainbat ariketa gainditu beharko dituzte hautagaiek, tartean, nortasun proba egin beharko dute.

  Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta Euskal Autonomia Erkidegoko agente lehenei zabaldutako hautaketa prozesu hau barne promozioz betetzen saiatu zen lehenik Udala; lehen eskaintza udal plantillan dauden udaltzainei zuzendu zitzaien. Baina inor aurkeztu ez zenez, deialdia Autonomia Erkidegora zabaltzea eta dagoeneko agente lehena maila dutenei zuzentzea erabaki zen.

  Interesatuek otsailaren 22ra arteko epea dute izena emateko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!