Udalak atez atekoaren bigarren faseko bigarren txanda atzeratzea erabaki du

2013/02/01

Gobernu taldearen oharra:  

"Astelehenean ginen atez atekoaren bigarren faseko (parte hartze fasea) bigarren txandari ekiteko. Hurrengo astean astelehena hilak 4 (San Lorentzo-Ugarkalde auzoak), asteartea hilak 5 (Olakua auzoa) eta asteazkenean hilak 6 (Errekalde auzoa- Mendiko kale- Bakardadeko ama kalea- San Anton kalea- Zumeltzegi kalea- Maiatzak 1 plaza) genituen aurreikusita bigarren txadako bilerak hain zuzen. Dena den, izan ditugun ekarpen pilak aztertzeko behar dugun denbora gehiagoagatik, txanda hau atzeratzea erabaki dugu. Jakinaraziko dugu noiz izango diren hurrengo bilerak.

Bigarren faseko lehen txandako parte-hartze datuak ondorengoak dira:

  • Atez atekoaren ezarpeneko bileretan parte hartu dituzten biztanleak: 1.398
  • Ordezkatuta egon diren atariak: %87
  • Auzokonpostari buruzko bilera informatiboetan parte hartu duten herritarrak: 415

   Gobernu Taldetik oso balorazio positiboa egiten dugu parte hartze prozesuko datuetatik, jasotako ekarpen pilagatik eta bileretan izandako eztabaida giro baretsuagatik."