Udalak, aldi baterako, liburutegiko laguntzailea kontratatuko du, langile baten gaixotasun baja betetzeko.

2012/03/19
Hautagaiek, izena, Lanbideko web orrian sartuz eman behar dute.

   Aukeraketa prozesua aurkeztu ahal izateko, batxilergoa, lanbide heziketako bigarren maila edo baliokidea den titulazioaren jabe izatea eta 3. hizkuntza eskakizunaren maila edo EGA izatea eskatzen da.

  Horrezaz gain, hautagaien lan eskarmentua eta prestakuntza osagarria baloratuko dira, hara nola, bibliotekonomian edo dokumentazioan, diplomatura/lizenziatura izatea, liburutegian ematen diren zerbitzuekin lotura duten prestakuntza ikastaro ofizialak eginak izatea edota euskarazko laugarren hizkuntza eskakizunaren jabe izatea, besteak beste.

  Liburutegiko laguntzaileak, liburutegian lan administratiboetan lagundu eta liburutegiko zerbitzua artatu beharko du. Erabiltzaileari arreta eskaini beharko dio, maileguak eginez, liburuak topatuz edota erabiltzaile berrien izena hartuz eta bazkide txartelak eginez. Erabiltzaileen esku dauden ekipo informatikoak kontrolatzea ere bere ardurapekoa izango da.

  Aldi baterako kontratatuko den langile berriak, goiz eta arratsaldez lan egin beharko du:  10etatik ordu batera eta 4 eta erdietatik 8 eta erdietara. Astelehenetik ostiralera beteko duen jardun horrezaz gain, hilean behin larunbat goizez ere lan egin beharko du.

  Zabalik dago dagoeneko, aldi baterako liburutegiko laguntzaile lanpostu honetara aurkezteko epea. Izen ematea, hilaren 26ra arte luzatuko da. 10 eguneko tarte honetan hautaketa prozesuan parte hartu nahi duten lagunek, izena, lanbideko web orrian sartuta eman behar dute. www.lanbide.net da horretarako klikatu behar den ataria.

  Lanbiden jasotzen diren kurrikulum-ak udal arduradunen esku utziko dira eskatutako profilera egokitzen diren hautagaiak, elkarrizketa batera deituz. Elkarrizketa horretan, hautagaien prestakuntza eta lan eskarmentua ez ezik, bete beharreko lanari lotutako galdera teoriko eta praktikoak egingo dira.