Oñatiko udala

Udalak 2 bizikleta elektriko erosi ditu udal-langile eta zinegotziak herrian zehar mugitzeko.

2012/12/15
Orain arte autoz egiten ziren hurbileko desplazamenduak txirrinduz egitea da helburua.

  Erosketa egin aurretik, udal gobernu taldeak udal langile eta ordezkariek herri barruan egiten zituzten irteerak aztertu zituen. Hala, askok bilerak edo bisitetarako beren auto partikularra hartzen zutela ikusi zen. Baita kaleko abisuak egiaztatu, obrak ikuskatu edo jakinarazpenak eramateko. Era horretako lanak egiten dituzten udal langileek, herritik bizikletaz mugitzeko bitartekoak jarri ditu udalak.

  Autoz egindako bidaiak %30 jaitsiko direla aurreikusten da, hau da, 3tik bat bizikletaz egitea aurre ikusten da.  Horrek, gas isuriak %25 jaistea ekarriko du baina soinu kutsadura ere murriztuko du. Garraio bide hau erabiltzen duten udal langile eta zinegotzien osasunean ere eragitea espero da. Bizikletak elektrikoak direnez berez ez dute hankekin indarra egitea eskatzen baina ohiko bizikleta baten modura erabiltzeko aukera ere ematen dute. Beraz, pentsatzekoa da, erabiltzaileek autoan joaten direnean baino ariketa fisiko gehiago egingo dutela eta horrek sistema lokomotorean, bihotzean eta orokorrean gorputz osoan onurak ekarriko dizkiela.

  Udalak erosi dituen bizikleta hauetako bakoitzak urtean 3.000 kilometro egitea aurreikusten da. 3.000 kilometro autoz egingo ez direnak.

  Bi bizikleten erosketak, ia 4.000 euroko kostua izan du. Baina EVE, Energiarako Euskal Erakundearen dirulaguntza eskatuko du udalak. Erakunde honetatik, kostuaren %20a berreskuratzea aurre ikusten da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!