Udala, tratu txarrak aurreikusteko gida prestatzen ari da.

2013/12/18
Card image cap
Lau hizkuntzatan argitaratuko da. Edukia gertu dago eta maketazio lanak egiten ari dira.

  Tratu txarren inguruko gida hau ez da diptiko edo triptiko bat izango, liburukin formatua izango duen lan formalagoa baizik. Tratu txarrak aurre ikusteko hainbat argibide emango ditu, halako egoera baten aurrean zer egin, nora jo daitekeen azalduko du baina tratu txarrak nozitu ditzaketenen zalantzak argitzeko tresna ere bai. Hala, gidaren ataletako bat tratu txarrak identifikatu eta halako kasuetan sortu ohi diren galderak eta noski, horien inguruko erantzunak zehaztu dira. Halako kasuetan, emakume askok etxetik irteteko beldurra izaten dute, diru iturririk ez badute bereziki. Hala eginez gero seme alabekin zer gerta daitekeen; atzerritarren kasuan, bikotearekin duten bizitoki edo erresidentzia txartela galdu egiten ote duten eta antzerako kezkak dira galderen atal horretan argitzen saiatu direnak.

  Gidaren edukia gertu dago jada. Orain, maketazioa eta irudiz osatzeko lanak egiten ari dira. Udaleko berdintasun departemendutik bereziki zaindu edo “mimatzen” ari diren lana dela azaldu digute, tratu txarrak nozitzen dituzten pertsonentzat baliagarria izatea nahi baita horrek eskatzen duen goxotasun guztiarekin.

  Tratu txarrak aurreikusteko gida hau lau hizkuntzetan egingo da: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez. Oñatin bizi diren jatorri ugariko herritarrentzat erabilgarria izan dadin.

  Lana, udaberri atarirako edo argitaratzeko asmoa dago. Zabalpena, leku estrategikoetara egingo da. Administrazio bulegoetan, osasun zentroan eta botiketan jarriko da. Leku diskretuetan, behar duenak eskuratzeko aukera izan dezan.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!