Udala Eusko Jaurlaritzaren kontratazio atarira atxiki da.

2016/01/25
Card image cap
Udalaren kontratazio deialdiak Jaurlaritzaren atarian argitaratuko dira aurrerantzean.

Administrazio publikoaren kontratazioak hertsiki araututa dago. Kontratazio legeak epeak, iragarki baldintzak eta beste zenbait xehetasun zehazten ditu. Horren arabera, kontratazio iragarkiak argitaratu ondoren aldaezinak dira eta aldatuko balira prozedura berria abiarazi eta bete beharko litzateke.

Eusko Jaurlaritzak aldaezinezko berma eskaintzen duen ataria garatu du eta Oñatiko Udala bertara atxiki da. Horrela, legeak eskatzen dituen bermeak betetzen ditu. 

Halako iragarkiak argitaratzeko Jaurlaritzaren kontratazio ataria erabiltzeak ez du tramitazioan aldaketarik ekarriko. Orain arte bezala, zerbitzu edo lanak kontratatzeko erabakiak Tokiko Gobernu Batzarrak edo Osoko Bilkurak hartu ondoren, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Jaurlaritzaren  kontratazio atarian. Udaleko web atarian dena den, oharra ere argitaratuko da Jaurlaritzaren atariarekin lotura eginez.

Lizitaziora aurkeztu nahi duten enpresek eskaintzak edo proposamenak udal bulegoetan presentatu beharko dituzte, orain artean bezala.

Etxez etxekako laguntza zerbitzuaren kontratazio deialdia izan da aipatu kontratazio atarian argitaratu den lehena.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!