Udal bulegoetan udako ordutegia indarrean sartuko da asteburu honetan.

2012/07/06
Uztaila eta abuztuan zehar zapatuan udal bulegoak itxita izango dira.

  Uztaila eta abuztuan, udal bulegoetako arreta-ordutegia astelehenetik ostiralera mugatzen da. Bost egun horietan ordutegia ez da aldatzen eta herritarrei arreta goizeko 9etatik arratsaldeko ordu bietara egiten zaie. Aldaketa bakarra zapatutan bulegoak itxita mantentzen direla da, alegia ez dela zerbitzu publikorik eskaintzen.

  Aste honetan, bihar bertan, uztailaren 7an sartuko da indarrean udal bulegoetako udako ordutegia eta abuztuaren 25era arte luzatuko da, irailaren lehena, justu zapatua izango baita eta orduan bulegoak irekiko dira.