611 mila euro pasa jasoko ditu Udalak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kontzeptuan
Urtean milioi bat euro baino gehiago fakturatzen duten enpresek ordaindu behar dute Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Fakturazio mugan dabiltza herriko hainbat enpresa eta 179k ordaindu beharko dute, 2024an ordaindu zuten adinak, nahiz eta iaz 3 gehiago izan ziren. Gutxitu den errezibo kopurua, zerga tasari aplikatu zaion %3,3ko igoerak konpentsatzen du eta, ondorioz, udalaren diru-sarrera iazkoaren oso parean dago. JEZ/IAE zerga kontzeptuan 611.554 euro jasoko ditu aurten, iaz baino 248 euro gehiago.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kalkulatzeko enpresen fakturazioa oinarrizko aldagaia den arren, langile kopurua eta beste zenbait faktore hartzen dira kontutan. 2017az geroztik esaterako, enpresa bakoitzaren negozio bolumena begiratu eta negozio zifra garbiarekiko koefizientea deritzona aplikatzen du Oñatiko udalak JEZ/IAE-a kalkulatzerakoan.
Gaur hasi da JEZ/IAE ordaintzeko borondatezko epea. Enpresa gehienek ordainketa helbideratuta dute eta dagokien kargua azken egunean egingo zaie, azaroaren 10ean.Ordainketa helbideratu gabe duten enpresei, erreziboak egunotan iritsiko zaizkie, ordaintzeko borondatezko epea azaroaren 10ean amaitzen dela jakinaraziz.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!