Uda kanpaina aurrera eraman ahal izateko, udalak, 14-15bat kirol begirale kontratatuko ditu, ezagupen orokorreko 6 eta ikastaro espezifikoetarako 8-9bat.

2013/06/14
Hautaketa prozesuaren behin behineko zerrendak kaleratu berri dira.

  Oraindik zehazteke dago Uda kanpainako kirol eskaintzari aurre egin ahal izateko zenbat begirale kontratatuko diren, baina 14-15 bat beharko direla jakinarazi digute.

  Oraingoz, jaso ziren 31 eskaerak aztertu dira eta onartu eta baztertuen zerrenda publiko egin da. Behin-behineko zerrenda horretan 3 hautagai baztertu zerbitzu orokorretarako beharrezkoa den formazioa edo zerbitzu espezifikoan eskatzen zen esperientzia ez izateagatik. Dena den, zuzenketak egiteko aukera badago. Horretarako epea, astelehenean amaitzen da.

  Behin-behineko zerrendan onartuak izan diren 28 hautagaien kasuan, aurkeztu dituzten merituak ikusi eta baloratu dira. Udaletxeko iragarki taulan eta web orrian jarri zen oharrean, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda horrekin batera, onartuen merituen puntuazioa ere publiko egin da. Eta hautagaiak, zerbitzu orokorretarako edo espezifikoetarako zerrendetan berezitu dira. Kasu honetan ere, alegazio edo zuzenketaren bat aurkeztu nahi duenak, hilaren 17ra arteko epea du.

  Kontu egin behar baita, uda kanpaina ekainaren 24an hasiko dela eta aurrez, kontratatuko diren begiraleekin prestaketa saioa egingo dela. Beraz, astelehenean bertan, jaso diren zuzenketa eskaerak aztertuko dira eta behin betiko zerrendak kaleratuko dira kontratatuko diren hautagaiak zehaztuz.

  Izan ere, kontratatuko diren begirale horiekin, prestaketa saioa egingo baita egueztenean, hilaren 19an, arratsaldeko 5etan eta kiroldegian bertan.

Iturria: Oñati irratia