Txurreria Oñatira bueltatu da, plazan kokatu zen atzo

2021/02/17
Argindar eta ur hornidura lotuta irekiko da, apirilaren 25era arte

  Plazan, garai batean barkillero goxoki saltokia egon zen inguruan kokatu zen atzo txurreria. Urtarrilean etortzeko baimena eskatu zuen baina larunbatetako azokako fruta saltzaileak birkotatu arte ezin izan da etorri. Plaza eta parrokia aldera aldatuta zeuden fruta sailtzaileak azoka ondora itzultzea aurreikusita zuten udal arduradunek baina leku aldaketa pasa den astean gauzatu zen. Hori jakinarazi bezain pronto ekarri da txurreria Oñatira.

  Txurreria kabina atzo kokatu zen plazan baina argindar eta ur hornidura bideratu behar ditu jabeak, ireki eta zerbitzua ematen hasteko. Txurreria Oñatin mantentzeko apirilaren 25era arteko baimena eman du Udalak.

Iturria: Oñati Irratia