Txillardegi zena gogoratzeko adierazpena onartu du udalbatzak

2018/06/01
Card image cap
Oroigarri plaka jarriko da Arantzazuko Milikua eraikinean

  Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle, irakasle eta politikaria gogoratzeko adierazpena onartu zuen atzo Udalbatzak aho batez. Txillardegi zenak Oñatin zituen erroak amaren aldetik, Araotz auzoan, eta euskara batuaren sustatzaile nagusietako bat izan zela kontuan hartuz, udalak egoki ikusi du adierazpen hau egitea. Aurten betetzen dira 50 urte hain zuzen ere, euskara batuak Arantzazun lehen urratsak eman zituela. Gainera, plaka bat jarriko da Arantzazuko Milikuaneko kanpoaldean, Txillardegik askotan ostatu bertan hartu zuela gogorarazteko. Hauxe da oroigarrian agertuko den testua: Hemen ikerketa lanean jardun zen Jose Luis Alvarez Enparantza (Txillardegi), idazle, irakaslea eta politikaria, oñatiar jatorrizko senitartekoa, eta euskara batuaren aita .

  Udaletxeko areto nagusia beteta zegoela onartu zen Txillardegiren aldeko adierazpena. Herritarren artean Angelmari Milikua eta Txillardegiren emazte Jone Forcada eta seme Joseba Alvarez zeuden, baita Fito Rodriguez idazlea ere. Honek, beste hainbat lagunekin batera, Txillardegik merezi duen aitortza publikoaren alde dihardu eta hitza hartuta, udalbatzak hartutako erabakiagatik eskerrak eman zituen.

  Txillardegiren omenezko plaka zein egunetan jarriko den zehazteke dago oraindik, baina baliteke irailaren 27an izatea atzo, Osoko Bilkuraren ondoren senitartekoek adierazi zutenez. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi 1929ko irailaren 27an jaio baitzen. Baina data, esan bezala, oraindik finkatzeke dago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!